XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina hilabetea pasa zen eta erregearen semea ez zen agertu.

Orduan txita erdiak jauregira bere erreal erdiaren bila joatea erabaki zuen.

Ibili eta ibili, oilategi batera iritsi zen eta bertako usoek galdetu zioten: - Nora zoaz, txita erdia? - Erregearen jauregira, nire erreal erdiaren bila.

- Nirekin etorri nahi baduzue...- eta usoak berarekin joan ziren.

Ibili eta ibili eta hegaz eta hegaz, usoek esan zioten: - Aizu, txita erdia, oso nekatuta gaude.

- Sar zaitezte, ba, nire ipurdi erditxoan.

- Eta hantxe sartu ziren.